Pantxoa eta Peio Lagunt abertzaleak Lyrics

Batzuk Jainkorik gabe, besteak fededun,
Denak alor berean uztarriko lagun,
Abertzale guztiek lan egin dezagun,
Euskal-Herria egin dezagun euskaldun.

Abetzaleak gara, ez dugu gordeko,
Zazpiak-Bat baitugu Herri bakartako.
Giderrak noiz dituen eskutan hartuko,
Horrel alde gara gu beti xutituko.

Leloa:

Berma abertzaleak, Euskadiren alde:
Zuen borroka ez utz bozetan debalde !
Bozka, abertzaleak, Euskadiren alde:
Euskal-Herria ez utz laguntarik gabe !

Euskal-Herria berriz egin behar dugu,
Haundikiak baitira hartaz baliatu.
Gure mintzaira dute beti mespretxatu,
Aitamen lurra laster arrotzari saldu.

Zer eskatzen ote du gaur Euskal-Herriak
Eta partikulazki euskal gazteriak?
Herrian bizitzeko lantegi berriak!
Nork ditu eraikiko, ez bada Herriak?

Lana Herrian eta Euskara plazara,
Erroietarik libre laborari-lurra,
Herriko gobernua Herriko-Etxera
Eta Euskadikoa guztien menera.

Langile, laborari, populu guztia,
Sozial asmu berri bat da gure nahia.
Hori buruz baturik gaitezen abia,
Tresnatako harturik gaur autonomia.

See also:

74
74.84
Hokshila & B. J. Fighters Konteinerio Balade Lyrics
Kembara Di Perhentian Puduraya Lyrics